Lege-oharra
Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, pilotara.eus webguneari buruzko hainbat informazio adierazi nahi dugu:
NOR DA ZURE DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA?
- ENTITATEAREN IZENA: ARABAKO EUSKAL PILOTA ELKARTEA
- FEDERACIÓN ALAVESA DE PELOTA VASCA
- IFZ: G01033190
- ENTITATEAREN EGOITZA: Amadeo García de Salazar plaza z/g (Mendizorrotzako pilotalekuak) - 01007, Vitoria-Gasteiz (Araba)
- TELEFONOA: 945 130 572
- DOMEINUAREN IZENA: pilotaraba.eus
- HELBIDE ELEKTRONIKOA: fapv@pilotaraba.eus
- DBD (Datuak Babesteko Delegatua): ARABAKO EUSKAL PILOTA ELKARTEAK datuak babesteko ardura duen delegatua izendatu du. Harekin harremanetan jartzeko, e.diaz@bketl.es helbidera jo daiteke, edo goian adierazitako helbidera idatzi.
Gure webguneak segurtasun-neurriak ditu, informazioa babesteko eta inork datu pertsonaletara baimenik gabe sartzea saihesteko.
BALDINTZA OROKORRAK ETA ONARPENA
Baldintza orokor hauek ARABAKO EUSKAL PILOTA ELKARTEAk pilotaraba.eus Webgunearen erabiltzaileei eskaintzen dizkien zerbitzuen erabilera arautzen dute.
Zerbitzu horiek erabiltzen dituen pertsonari deitzen diogu erabiltzailea. Erabiltzaile-izaerak baldintza orokorrak onartzea dakar berekin, zerbitzuetara sartzen den unean bertan.
Webgunearen helburua da elkartearen zerbitzu-eskaintza argitaratzea eta horien kontratazioa erraztea.
Webgune honetan sartzea berekin dakar erabiltzaileak honako hauek aitortzea: adinez nagusia dela, bertan ageri diren terminoak eta baldintzak onartzeko legezko gaitasun nahikoa duela, eta horrela egiten duela, bere erantzukizun esklusiboaren pean. Termino hauekin ados ez bazaude, webgunea utzi behar duzu.
Webgunerako sarbidea librea eta doakoa da: eskainitako zerbitzuen berri ematea da horren helburua.
Erabiltzaileak webgunea erabili eta bertan nabigatu izango du, datu pertsonalik eman beharrik gabe. ARABAKO EUSKAL PILOTA ELKARTEAk izango dituen datu pertsonal bakarrak dira erabiltzaileak bere borondatez ematen dituenak, ARABAKO EUSKAL PILOTA ELKARTEArekin posta elektronikoz edo webgunean aurreikusitako beste edozein modutan harremanetan jartzen denean. Datu pertsonalak cookien bidez biltzen badira, behar bezala jakinaraziko zaio erabiltzaileari, Cookie Politikaren bidez, bai eta indarrean dagoen legediak eskatzen dituen bestelako bideen bidez ere.
XEDEA
Baldintza orokor hauek webgunearen bidez eskaintzen diren zerbitzu guztiak arautzen dituzte, baita era guztietako fitxategiak bidaltzea eta erabiltzaileek zerbitzu horiek erabiltzea ere.
DATU PERTSONALAK
ARABAKO EUSKAL PILOTA ELKARTEAk bete egiten ditu Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduak, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoak (DBEO), ezarritako jarraibideak, eta une oro bermatzen du erabiltzailearen datu pertsonalen erabilera eta tratamendu egokia izango dela.
TRATAMENDUAREN ARDURADUNAREN DATUAK
ARABAKO EUSKAL PILOTA ELKARTEA da tratamenduaren arduraduna (IFZ: G01033190; helbidea: Amadeo García de Salazar plaza z/g, Mendizorrotzako frontoiak - 01007 Vitoria-Gasteiz. Araba). Bera da jasotako datuak kudeatzeko tratamendu-erregistroen arduraduna.
ERABILTZAILEAREN DATUAK
Honen bidez jakinarazten dizugu zure borondatez emandako datu pertsonalak gure erakundearen ardurapeko tratamendu-erregistroetan sartuko direla. Hortaz gure datu-basearen parte izango dira.
Ez dugu 14 urtetik beherakoen daturik tratatzen. Hortaz, adin hori ez baduzu, ez eman zure daturik; ezta gutxieneko adin hori ez duten hirugarren pertsonen daturik ere. ARABAKO EUSKAL PILOTA ELKARTEAk ez du bere gain hartzen jarraibide hori ez betetzeagatik sor daitekeen erantzukizunik.
Webgunearen erabiltzailea da emandako datuen egiazkotasunaren eta zehaztasunaren erantzule bakarra. Alde horretatik ARABAKO EUSKAL PILOTA ELKARTEAk fede honez jardungo du. Erabiltzaileak datu faltsurik edo hirugarren pertsonen daturik eman badu, haren baimenik gabe, Pilota Elkarteak datu horiek berehala suntsitzeko eskubidea izango du, datuen titularren eskubidea babesteko, eta ez du erantzukizunik bere gain hartuko, baldintza hori ez betetzeagatik.
ARABAKO EUSKAL PILOTA ELKARTEAk datu pertsonalak gordetzeko eta isilpean izateko betebeharra egoki betetzeko konpromisoa hartzen du. Hori horrela, neurri teknikoak eta antolaketa mailakoak hartuko ditu, datuen segurtasuna bermatzeko, eta datu horiek aldatzea, galtzea, baimenik gabe tratatzea edo eskuratzea saihesteko. Horretarako teknologiaren egoera, biltegiratutako datuen izaera eta horien eraginpean dauden arriskuak kontuan hartuko ditu; hori guztia araudian ezarritakoaren arabera.
WEB FUNTZIONAMENDUA
ARABAKO EUSKAL PILOTA ELKARTEAk ezin du ziurtatu webgunerako sarbidean etenik edo akatsik sortuko ez denik. Hala eta guztiz ere, horrelako gorabehera baten berri izan bezain laster, konpromiso irmoa hartzen du behar beste jarduketa egingo dituela sarbidea berrezartzeko edo konpontzeko, salbu eta ARABAKO EUSKAL PILOTA ELKARTEAren esku ez dauden arrazoiek hori ezinezko bihurtu edo zaildu egiten dutenean. ARABAKO EUSKAL PILOTA ELKARTEA ez da, inola ere, webgune honetara egindako bisitak eragin ditzakeen kalteen erantzule, ez edukietan akatsik badago, eta ez programa maltzurren bat transmititzeagatik, nahiz eta hori saihesteko neurri teknologikoak hartu. Era berean, ezin izango zaio erantzukizunik eskatu zerbitzua eteteagatik, funtzionamendu desegokiagatik edo zerbitzua eskuratzeko ezintasunagatik.
Erabiltzaileren batek indarrean dagoen legeriaren aurkako edukia txertatzen badu, berea izango da horrek eragindako kalte eta ondorioen erantzukizun esklusiboa: ARABAKO EUSKAL PILOTA ELKARTEA edozein erantzukizunetik kanpo geratuko da.
JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA
Web orrian ageri diren elementu eta/edo eduki guztiak ARABAKO EUSKAL PILOTA ELKARTEAk sortu ditu, edo horiek erabiltzeko baimena eskuratu du. Beraz, elementu eta/edo eduki horien gaineko eskubideak ARABAKO EUSKAL PILOTA ELKARTEAren titulartasun esklusibokoak dira: irudiak, audioak, bideoak, softwarea edo testuak; markak edo logoak, koloreen konbinazioak, egitura eta diseinua; funtzionamendurako, sarbiderako eta enplegurako aplikazio zehatzak, etab.).
Eduki horiek osorik edo partez erreprodukzitzeko, erabiltzeko, ustiatzeko, banatzeko edo merkaturatzeko, elkarteak baimena eman behar du aldez aurretik, helburua edozein izanik ere.
Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du egilearen jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubideen aurkako egintzarik ez egiteko.
ESTEKAK ERABILTZEA
ARABAKO EUSKAL PILOTA ELKARTEAk ez du erantzukizunik bere gain hartzen, ezta zeharka edo modu subsidiarioan ere, elkarteak berak kudeatzen ez dituen webguneetako eduki, informazio, komunikazio, sinesmen edo zerbitzuengatik, nahiz eta esteka elkartearen webgunean egon. Era berean, elkarteak ezin du bermatu, bertan birusik ez dagoenik, ezta sistema informatikoan, dokumentuetan edo erabiltzailearen artxiboetan nahasmenduak sor ditzakeen beste elementurik ere. Elkarteak, beraz, ez du kalte horien gaineko erantzukizunik izango.
BALDINTZAK EZ BETETZEA
Elkarteak baldintzak ez betetzearen aurka egin dezake, baita webgunearen erabilera desegoki ororen aurka ere. ARABAKO EUSKAL PILOTA ELKARTEAk legezko ekintzak har ditzake, bere interes legitimoak babesteko. Baldintzak betetzen ez duten erabiltzaileei sarbidea mugatzeko edo debekatzeko eskubidea ere izango du.
APLIKATU BEHARREKO LEGERIA
Lege-baldintza hauek guztiak Espainiako legedian oinarrituta idatzi dira.
LEGE-OHARRA ALDATZEA
ARABAKO EUSKAL PILOTA ELKARTEAk eskubidea du lege-ohar honetan aldaketak egiteko. Horregatik, erabiltzaileei aldian-aldian bisitatzea gomendatzen zaie. Lege-ohar honetan aldaketa esanguratsuak gertatzen direnean, erabiltzaileei jakinaraziko zaie, atarian jarriko den abisu baten bidez, posta elektroniko bidez, edo egoeraren arabera egokia den beste edozein prozeduraren bidez.