Itzuli

  • KORRIKA 2026
    2026/03/18  |   Orokorrak
    Parte hartu gure kilometroan: Martxoak 27 21:33ean

    BADATOR KORRIKA! Datorren Martxoaren 27an, ostirala, KORRIKA Gasteizetik pasa egingo da eta ARABAKO EUSKAL PILOTA ELKARTEtik gonbidatu nahi zaitugu Arabako euskal pilotak duen KILOMETROAN parte hartzera (21:33ean - Portal de Lasarte kalea, 1 (Gasteiz) - Amvisako egoitzaren aurrean) . Eskertuko genizueke zuen pilota elkarteko pilotarien eta familien artean zabaltzea informazio hau.. Eraman nahi duzue LEKUKOA? Proposatu nahi duzue norbait LEKUKOA eramateko? Eman izena! https://forms.gle/KofBKnFpG9i89j636 Jasotzen diren proposamen guztien artean gure LEKUKOA nork eramango duen zozkeatuko da. PREST EUSKARAREN ALDE EGITEKO? Zuriz jantzita etorriko gara, gure pilota elkarteko izerditakoarekin. Tipi Tapa, Korrika eta Euskal Pilota!