Pribatutasun-politika

Pribatutasun-politika honen helburua da pilotaraba.eus webgunearen bidez (aurrerantzean "Webgunea") jaso eta biltzen diren datuen tratamenduari buruzko informazioa ematea.ARABAKO EUSKAL PILOTA ELKARTEAK bete egiten ditu Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduak, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoak (DBEO), ezarritako jarraibideak, eta une oro erabiltzailearen datu pertsonalen erabilera eta tratamendu egokia bermatzeaz arduratzen da.

ZER DATU BILTZEN DITUGU WEBGUNEAREN BIDEZ?

Webguneko zerbitzuak bisitatu eta erabil ditzakezu, zure burua identifikatu gabe eta zuri buruzko informazio pertsonalik eman gabe. Zure IPa jaso ahal dugu, zein sistema eragile edo nabigatzaile erabiltzen duzun eta zure bisitaren iraupena. Horiek era anonimoan tratatuko ditugu

ARABAKO EUSKAL PILOTA ELKARTEAK izango dituen datu pertsonal bakarrak erabiltzaileak bere borondatez ematen dituenak dira, ARABAKO EUSKAL PILOTA ELKARTEAREKIN posta elektronikoz edo webgunearen bidez harremanetan jartzen denean. Zehazki, ARABAKO EUSKAL PILOTA ELKARTEAK honako informazio hau erregistratuko du:

  • Erabiltzaileak, harremanetarako formularioaren bidez, gure zerbitzuei buruzko informazioa eskatzen duenean edo kontsulta bat egiten duenean, ematen dituen datuak.
  • Webgunean ageri diren helbideetara mezu elektronikoak bidaltzen dituenean emandako datuak
  • Formularioak betez edo webgunean unean-unean eskaintzen diren aukerak erabiltzen dituenean emandako datuak

DATUAK TRATATZEKO LEGITIMAZIOA


Erabiltzaileek emandako baimena da tratamenduaren oinarria. Erabiltzaileak Pribatutasun Politika hau onartu behar du eta dagozkion laukitxoak markatu. Horrek adieraziko du, formularioari erantsitako klausula irakurri ondoren, berariaz datuak tratatzeko baimena eman duela edo pribatutasun-politika onartu duela.

ZERTARAKO ERABILIKO DITUGU ZURE DATU PERTSONALAK?

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa (DBEO), betez, jakinarazten dizugu zure datuak ARABAKO EUSKAL PILOTA ELKARTEAREN tratamendu-erregistroetan sartuko direla. Datu horiek webgunean edo bestelako kanaletan eman dituzu, sarrera-formularioen bidez; eta honako helburu hauetarako erabiliko dira:

  • Kontsultak eta eskaerak erantzuteko.
  • Zerbitzua kudeatzeko, eskaerari erantzuteko edo izapidetzeko.
  • Formularioak eta izen-emateak kudeatzeko, administratzeko, izapidetzeko eta eskatutako zerbitzua emateko.
  • Erregistratutako erabiltzaile gisa alta emateko.
  • Kontratu-harremana mantentzeko eta kudeatzeko.
  • Erakundeak bere interesekotzat jotzen dituen komunikazioak mantentzeko, eskatutakoen antzeko produktu eta/edo zerbitzuei buruzko informazioa emate aldera. Kasu horietan, eskatutako zerbitzua kontuan hartuko da soilik, eta datuak ezin izango dira beste helburu baterako erabili. Aurretik zehaztutakoaz bestelako edozein lagapenetarako, behar bezala informatuko zaituugu, eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango duzu edozein unetan.
  • Zerbitzu berriei buruzko analisiak eta hobekuntzak egiteko.
  • Gure zerbitzuetan baja emateko.
  • Unean-unean betetzen dituzun formularioetan zehazten diren bestelako helburuetarako.

ZEIN HARTZAILERI JAKINARAZIKO ZAIZKIO ZURE DATUAK?


Bildutako datuak bat datoz adierazitako helburuekin: egokiak dira, pertinentea, eta ez dira gehiegizkoak. Zure datuak tratatzeko eta biltegiratzeko, indarrean dagoen araudiaren segurtasun-neurriak bete dira.  Datuen osotasuna eta konfidentzialtasuna bermatu dira une oro.

Zure datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, legeak hala agintzen ez badu behintzat, eta ez dira ARABAKO EUSKAL PILOTA ELKARTEA ez den beste enpresa edo erakundeekin partekatuko. Zure datuen balizko lagapen hauen berri ematen dizugu:

  • Kirol-federazioei, eta indarrean dagoen araudiaren arabera legezko betebeharrak betetzeko beharrezkoak diren estamentu publiko eta pribatuei.
  • Aholkularitza, lege-aholkularitza edo ikuskaritza lanak egiten dituzten enpresa eta profesionalei.
  • Zerbitzuari dagokion kontratua gauzatzeko beharrezkoak diren tratamendu-arduradunei
    Gure web orriaz eta bere mantentze-lanez arduratzen diren enpresei
    Gure sistema informatikoaz eta bere mantentze-lanez arduratzen diren enpresei
  • Kudeaketarako softwareaz eta bere mantentze-lanez arduratzen diren enpresei
  • Gure zerbitzariaz eta hodeiaz (clud)zerbitzuaz eta cloud zerbitzuaz eta zerbitzariaz arduratzen diren enpresei.
  • Aplikazioak erabiltzean datuen nazioarteko edozein transferentzia gertatzen bada, hori zorrotz eta beharrezko berme guztiekin egingo da, pribatutasunaren arloan datuak babesteko Europako politikak kontuan hartuz.
  • Kudeaketaz (komertzialaz zein administratiboaz) arduratzen diren gainerako enpresa, erakunde eta laguntzaileei, beharrezkoa baldin bada arestian deskribatutako helburuak kudeatzeko, zerbitzuak emateko edo erakundea eta haren jarduerak behar bezala kudeatzeko.

Edonola ere, eskatu duzun zerbitzua garatzeko beharrezkoak diren helburuetarako erabiliko dira soilik, eta ezin izango dira beste helburu baterako erabili. Aurretik zehaztutakoa ez den edozein lagapenetarako, behar bezala informatuko zaitugu, eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango duzu edozein unetan.
Aurretik adierazitako tratamenduetakoren bati baimena berariaz ezeztatu zaiola berariaz jakinarazten ez diguzun bitartean, baimena eman duzula ulertuko da.

Zurekin harremanetan jartzeko baimena ematen duzu, zuk zeuk zure borondatez eman dituzu edozein bitartekoren bidez.

Webgunearen erabiltzailea da emandako datuen egiazkotasunaren eta zehaztasunaren erantzule bakarra. Hortaz, ARABAKO EUSKAL PILOTA ELKARTEA fede onez arituko da. Datuak faltsuak badira Federazioak horiek berehala suntsitzeko eskubidea izango du, datu horien titularraren edo titularren eskubidea babestearren. ARABAKO EUSKAL PILOTA ELKARTEAK ez du inolako erantzukizunik hartzen, erabiltzaileak baldintza hori ez betetzeagatik.

ARABAKO EUSKAL PILOTA ELKARTEAK konpromisoa hartzen du datu pertsonalak gordetzeko eta isilpean izateko. Neurri tekniko eta antolaketa-neurri guztiak hartuko ditu, izaera pertsonaleko datuen segurtasuna bermatzeko eta datu horiek aldatzea, galtzea, baimenik gabe tratatzea edo eskuratzea saihesteko. Horretarako, teknologiaren egoera, biltegiratutako datuen izaera eta horien eraginpean dauden arriskuak kontuan hartuko ditu, araudian ezarritakoaren arabera.

ADINGABEEN DATURIK?

Ez ditugu 14 urtetik beherakoen datuRIK tratatzen. Beraz, ez eman, adin hori ez baduzu. Halaber, ez eman adin hori ez duten hirugarrenen daturik. ARABAKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOAK ez du inolako erantzukizunik hartzen, erabiltzaileak jarraibide hau ez betetzeagatik

ZEIN DIRA ZURE ESKUBIDEAK?

  • Zure datuak tratatzen ari garen ala ez jakitea.
  • Zure datu pertsonalak eskuratzea.
  • Datuak zuzentzeko eskatzea, okerrak badira.
  • Datuak ezabatzeko eskatzea, baldin eta jada ez badira beharrezkoak jaso ziren helburuetarako, edo emandako adostasuna kentzen duzu.
  • Zure datuen tratamendua mugatzeko eskatzea, hainbat kasutan. Horrela eginez gero, indarrean dagoen araudiaren arabera baino ez ditugu gordeko.
  • Datuak eramatea. Datuak formatu egituratuan, erabilera arrunteko formatuan edo irakurketa mekanikoko formatuan, emango zaizkizu. Nahiago baduzu, datuen arduradun berriari bidal ahal dizkiogu. Eskubide hau kasu jakinetan bakarrik baliatu daiteke.
  • Erreklamazio bat aurkeztea Datuak Babesteko Espainiako Agentzian edo kontrol-agintaritza eskudunean, uste baduzu ez dizugula behar bezala erantzun.
  • Edozein unetan emandako edozein tratamendutarako emandako baimena baliogabetzea.

Daturen bat aldatzen baduzu, eskertuko genizuke horren berri ematea, eguneratuta edukitzeko.

Webgunearen erabiltzaileak edozein unetan baliatu ahal izango ditu eskubide horiek, indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera, tratamenduaren arduradunari zuzenduta:

  • Idatziz entitatearen zuzendaritzari: Amadeo García de Salazar plaza z/g (Mendizorrotzako frontoiak) - 01007, Vitoria-Gasteiz (Araba)
  • Posta elektronikoz, helbide honetara: fapv@pilotaraba.eus
  • Edo bestela, datuak babesteko ordezkariarekin harremanetan jar zaitezke, idatziz, e.diaz@bketl.es helbidera edo lehen adierazitako posta-helbidera.

INPRIMAKIRIK NAHI DUZU ZURE ESKUBIDEEZ BALIATZEKO?

Zure eskubideak erabiltzeko inprimakiak ditugu, eska iezaguzu posta elektronikoz edo, nahiago baduzu, Datuak Babesteko Espainiako Agentziak edo hirugarrenek egindakoak erabil ditzakezu. Inprimaki horiek elektronikoki sinatuta edo NANaren fotokopiarekin batera aurkeztu behar dira. Norbait ordezkatzen baduzu, bere NANaren kopia erantsi behar diguzu, edo bere sinadura elektronikoarekin sinatu.

ZENBAT DENBORA BEHAR DUGU ESKUBIDEAK BALIATZEARI ERANTZUTEKO?

Eskubidearen araberakoa da, baina, gehienez ere, eskaera egin eta hilabeteko epean, edo bi hilabeteko epean, gaia oso konplexua bada eta denbora gehiago behar dugula jakinarazten badizugu

ZENBAT DENBORAZ GORDEKO DITUGU ZURE DATU PERTSONALAK?

  • Datu pertsonalak gurekin lotura izaten jarraitzen duzun bitartean gordeko dira.
  • Lotura hautsi ondoren, helburu bakoitzerako tratatutako datu pertsonalak legez aurreikusitako epeetan mantenduko dira, epaile edo auzitegi batek akzio judizialen preskripzio-epea kontuan hartuta eska ditzakeen epea barne.
  • Tratatutako datuak gordeko dira, harik eta aurretik aipatutako legezko epeak amaitzen diren arte, baldin eta legez horretara behartuta bagaude. Legezko betebeharrik ez badago, gordeko dira interesdunak ezabatzea edo emandako adostasuna ezeztatzea eskatzen duen arte.
  • Gure zerbitzuaren prestazioari buruzko informazio eta komunikazio guztiak mantenduko ditugu, zerbitzuaren garantiak irauten duen bitartean.
  • Epe horiek igarotakoan, ARABAKO EUSKAL PILOTA ELKARTEAK blokeatu eta mantendu ahal izango ditu erabiltzaileen datu pertsonalak, tratamenduaren ondorioz sor daitezkeen erantzukizunei erantzuteko, erantzukizun horien preskripzio-epea amaitu arte. Epe hori igarota, ARABAKO EUSKAL PILOTA ELKARTEAK datu pertsonalak ezabatuko ditu.

SEGURTASUNA, COOKIEAK ETA IP HELBIDEAK?

Webguneak industrian oro har onartzen diren informazioaren segurtasun-teknikak erabiltzen ditu, hala nola firewall-ak, sarbidea kontrolatzeko prozedurak eta mekanismo kriptografikoak, hori guztia datuetara baimenik gabe sartzea saihesteko. Helburu horiek lortzeko, erabiltzaileak onartzen du zerbitzu-emaileak bere datuak lortzea, sarbide-kontrolak egiaztatzeko.

DATU PERTSONALEN SEGURTASUN-ARRAKALAK JAKINARAZTEA

Datu pertsonalen segurtasuna urratuz gero, eta segurtasuna urratzea pertsona fisikoen eskubide eta askatasunentzat arriskutsua ez bada, ARABAKO EUSKAL PILOTA ELKARTEAK Datuak Babesteko Espainiako Agentziari jakinaraziko dio, gertakariaren berri izan eta 72 ordu igaro baino lehen. Komunikazio horretan urraketaren izaera azalduko du, sor daitezkeen ondorioak eta segurtasun-arrakalari aurre egiteko hartutako edo proposatutako neurriak deskribatuko ditu. Ahal izanez gero, eragindako interesdun-kopurua eta ukitutako datuen gutxi gorabeherako kopurua eta kategoriak zein diren jakinaraziko dio.

Era berean, datu pertsonalen segurtasuna urratzeak pertsona fisikoen eskubide eta askatasunentzako arrisku handia ekar dezakeenean, ARABAKO EUSKAL PILOTA ELKARTEAK hori berehala jakinaraziko die kaltetuei. Era berean, ondorio posibleak eta segurtasun-arrakala konpontzeko hartutako edo proposatutako neurriak deskribatuko ditu.

COOKIEAK ETA JARDUERA-FITXATEGIAK ERABILTZEA.

Zerbitzu-emaileak, bere kontura edo neurketa-zerbitzuak emateko kontratatutako hirugarren baten bidez, cookieak erabil ditzake erabiltzaile batek webgunean nabigatzen duenean. Cookieak nabigatzaileari web zerbitzari baten bidez bidaltzen zaizkion fitxategiak dira, erabiltzaileak nabigatzen duen bitartean egiten dituen jarduerak erregistratzeko. Webguneak erabiltzen dituen cookieak erabiltzaile anonimo batekin eta bere ordenagailuarekin soilik lotzen dira, eta ez dituzte beren kabuz erabiltzailearen datu pertsonalak ematen. Cookieak erabiliz, posible da zerbitzariak erabiltzaileak erabiltzen duen web-nabigatzailea ezagutzea, nabigazioa errazagoa izan dadin. Horrela, adibidez, aurrez erregistratu diren erabiltzaileei aukera ematen zaie soilik haientzako diren eremu, zerbitzu, sustapen edo lehiaketetara sartzeko, bisita bakoitzean erregistratu beharrik izan gabe. Trafikoaren audientzia eta parametroak neurtzeko, aurrerapena eta sarrera-kopurua kontrolatzeko ere erabiltzen dira. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratu ahal izango du cookieak jaso dituela jakinarazteko eta bere ekipoan instalatzea eragozteko.

Mesedez, kontsultatu zure nabigatzailearen jarraibideak eta eskuliburuak informazio hau hobeto zehazteko. Webgunea erabiltzeko ez da beharrezkoa erabiltzaileak cookieak instalatzeko baimena ematea. Edonola ere, beharrezkoa izan daiteke zerbitzu jakin batean erabiltzaileak saio bat hasten duenean, baldin eta zerbitzu horiek emateko aurretiazko erregistroa edo logina behar bada. Webgune honetan erabiltzen diren cookieak, nolanahi ere, aldi baterakoak dira, ondorengo transmisioa eraginkorragoa izan dadin. Cookieak ez dira inola ere erabiliko informazio pertsonala biltzeko.

IP HELBIDEAK

Webguneko zerbitzariek automatikoki detektatu ahal izango dituzte erabiltzaileak erabilitako IP helbidea eta domeinu-izena. IP helbide bat ordenagailu bati automatikoki esleitutako zenbaki bat da, hura Internetera konektatzen denean. Informazio hori guztia zerbitzariaren jarduera-fitxategi batean erregistratzen da. Fitxategi horrek datu estatistikoak prozesatzea ahalbidetzen du: orrien agerpen-kopurua, web-zerbitzuetara egindako bisita-kopurua, bisita-ordena, sarbide-puntua eta abar.